Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikaleko eta Junior traileko izen-ematea gaur zabalduko dute
Maiatzaren 23an jokatuko den XI. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalerako eta maiatzaren 25eko XIV. Zegama-Aizkorri Junior trailerako izen-ematea gaur eguerdian zabalduko dute Rockthesport webgunean.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute otsailaren 21eko zozketa baino lehen publikatuko dituztela denborazko dortsalen zerrendak eta zozketarako bakoitzaren aukeren zerrendak.
Atzo 11.659 mendi korrikalari ziren Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emandakoak. Maiatzaren 25an jokatuko da aurten.