Gipuzkoako Orientazio Ligaren probetako bat, Lizarrustin

Gipuzkoako Orientazio Taldeak aurkeztu du dagoeneko 2025eko Gipuzkoako Orientazio Liga Herrikoiaren egutegia. Sei proba izango ditu guztira, eta bosgarrena Lizarrustiko basoan jokatuko da, urriaren 12an.

Egutegia

  • Otsailak 9. Usurbil
  • Martxoak 16. Oiartzun-Urkabe
  • Apirilak 5. Gazume
  • Ekainak 7. Hondarribia
  • Urriak 12. Lizarrusti
  • Azaroak 16. Hernani