Alex Txikon mendizalearen hitzaldia, gaur Aizkoaten

Maiatzaren 11ko egun handia baino lehenago, baina, beste hitzordu garrantzitsu baterako deia zabaldu nahi izan dute Ataungo Aizkoate Kultur Elkarteak eta Ataungo Kirol Elkarteak; izan ere, gaur arratsaldean, 19:00etan, Himalaia neguan izenburupean hitzaldia emango du Alex Txikon mendizaleak Aizkoate elkartean.

Mendizale eta alpinista bizkaitarra da Txikon, batez ere Himalaiako negu espedizioetan egindako balentriengatik ezaguna. Munduko zortzimilako nagusi batzuk igo ditu, askotan oxigeno osagarririk gabe, eta 2016an Nanga Parbat mendiaren neguko lehen igoera egin zuen taldeko kidea izan zen. Mendizaletasunaz gain, baina, ingurumenaren aldeko aktibista ere bada.

Hortaz, interesa izan dezaketen herritar guztiei bertaratzeko deia zabaldu diete.