Mendiko orientazioa praktikatzeko aukera igandean, Legazpin

Mendiko orientazioa izango da protagonista igandean Legazpiko Kimu-berri aterpearen inguruan, Izadi Zaleak mendizale elkarteak antolatu duen jardunaldiarekin. Goizean zehar, orientazio kirolaren hastapenak ezagutzeko aukera izango dute umeek eta helduek. Parte hartzeko izena eman behar da elkartean bertan, gaur eta ostegunean, 18:30etik 19:30era, edo whats-app bidez 943 73 11 68 zenbakian.

Hitzordua 09:00etan da Izadi Zaleak elkarte ondoan, Ardanbidetara oinez igotzeko, edo bestela, 11:00etan Kimu-berri aterpean bertan. Bertan maparen eta ipar-orratzaren erabilerari buruzko oinarriak erakutsi ondoren, ikasitakoa eta orientazio trebetasunak praktikan jartzeko ibilbide bat izango dute partaideek. Taldeka egingo dute lan, eta maparen eta ipar-orratzaren laguntzarekin, ibilbideak ezkutatutako balizak topatu beharko dituzte. Ibilbidea denbora gutxienean egiten duen taldeak irabaziko du proba.

Bestalde, Izadi Zaleak elkartea arduratuko da Kimu Berrin salda eta txorizoa banatzeaz igandean horretan