PARTAIDE KOPURUA. Beste behin ere 550 mendi korrikalari G2Hn

Jatorriak. Zazpi naziotasun egongo dira mendi lasterketan ordezkatuta. Hego Euskal Herriko 428 korrikalari bereiz daitezke (Ipar Euskal Herrikoak Frantziaren barruan kokatu dituzte). Arabarrak 52 dira (zazpi emakumezko eta 45 gizonezko), bizkaitarrak 100 (hamar emakumezko eta 90 gizonezko), gipuzkoarrak 261 (hogei emakumezko eta 241 gizonezko), eta
nafarrak hamabost (emakumezko bat eta hamalau gizonezko).

Goierritarrak. Goierriko hamalau herritako lasterkariak daude izena emanda. Guztira, 97 goierritarrek (lau emakumezko eta 93 gizonezko) eman dute izena. Beasaingoak dira ugarienak (38), ondoren Lazkaokoak (12), Ordiziakoak (9), Urretxukoak (7), Zumarragakoak (6), Zaldibiakoak (5), Legazpikoak, Ormaiztegikoak eta Segurakoak (launa), Legorretakoak (3), Idiazabalgoak (2), eta Ataungo, Gabiriako eta Itsasoko bana.

Nazioartekoak. Euskal herritarren ondoren, Herrialde Katalanetakoak dira jatorriz ugarienak (67), eta jarraian Espainiakoak (43). Alde nabarmen txikiagoz, Frantzia (5), Galizia (4), Suedia (bi) eta Uruguaiko (1) korrikalariak daude.