EKAITZ ARRISKUA. Ehunmiletako astebururako eguraldi iragarpena

Azken egunetako eguraldi lasaiaren ostean, gaur, osteguna, atmosferako goi-geruzan perturbazio bat sortuko da Atlantikoan, bere barnean aire hotzarekin. Litekeena da ostiral goizean Penintsularen ipar-mendebaldean kokatzea eta ekialderantz mugitzea. Euskalmet meteorologia agentziak iragarpen berezia argitaratu du Ehunmiletako lasterketak direla eta.

Egoera horrekin, ostiral arratsaldetik aurrera giroa ezegonkortu egingo da eta ostiral arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta larunbat goizaldera arte luzatu daiteke egoera; ekaitzak jotzen badu, baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea, txingorra botatzea eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak neurtzea. Deskarga elektriko ugari egon daiteke.
Larunbatean, egunez, ekaitzak jotzeko probabilitatea txikiagoa izango da eta litekeena da iganderako egoera egonkortzea.

OSTIRALA (2025-07-11)

Egoera orokorra
Goizean goizetik eguzkitsu egongo da eta baliteke suabe ibiliko den haizeak, hego-ukitu txiki bat hartzea, eta bien artean ederki berotuko dituzte bazterrak; maximoak 30 ºC-tik gora geldituko dira. Arratsaldean, ordea, pilatutako beroaren eta atmosferako goi-geruzetako ezegonkortasunaren ondorioz, eguraldia ezegonkortu egingo da; bero-hodeiak sortuko dira eta ezin da baztertu zaparrada trumoitsuak botatzea. Ez da baztertzen ekaitzak zenbait lekutan handiak izatea (15 l/m² ordubetean), txingorra utziz (2-4 cm) eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak eraginez (60-100 km/h); deskarga elektriko ugari egon daiteke.

18:00–00:00

Poliki-poliki bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta baliteke zenbait lekutan handiak izatea (15 l/m² ordubetean), txingorra utziz (2-4 cm) eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak eraginez (60-100 km/h); deskarga elektriko ugari egon daiteke. Haizea ipar-osagaitik ibiliko da eta mendi gainetan 15-30 km/h-ko haize-boladak neurtu daitezke. Tª 1000 m-tik gora, 15-20 ºC artean kokatuko da. 

Tª irteeran, 18:00etan (Beasain 160 m): 26-28 ºC.
Tª 22:00etan (Zumarraga, 350 m): 18-22 ºC.

LARUNBATA (2025-07-12)

Egoera orokorra

Larunbatean eguraldi ezegonkorrak jarraipena izango du. Ostiral gaueko ekaitzak larunbat goizaldera arte luzatu daitezke. Litekeena da goiza lasaiagoa izatea eta arratsalde-gauean ekaitzen bat garatzea. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 24-26 ºC artekoak izango dira, baina hezetasun erlatiboa %60-80 artekoa izango da. Goizean haizea ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko
da eta arratsaldean zertxobait indartuko da.

00:00 – 06:00

Goizaldean oraindik trumoi-ekaitzak jo dezake eta zaparrada handiren bat bota dezake lekuren batean. Hodeiak nagusituko dira, baina hodeitza ekaitzen araberakoa izango da. Ondoren, haizea ahul eta aldakor ibiliko da, 10-20 km/h-ko haize-boladekin gainetan. Tª 1000 m-tik gora, 12-25 ºC artean kokatuko da.
Tª Gorlan (667 m): 14-16 ºC.
Tª Madarixan (514 m): 14-16 ºC.

06:00 – 12:00
Hodeitza aldakorra izango da. Tarteka hodeiguneak nagusituko dira, batez ere mendi gainetan. Baliteke ekaitz kutsuko zaparradaren bat botatzea. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da; mendi gainetan 10-20 km/h-ko boladekin.
Tª Azpeitian (53 m): 16-20 ºC.
Tª Zelatunen (842): 14-17 ºC.

12:00 – 18:00
Hodeitza aldakorra; hodeiak eta ostarteak. Haizea iparraldetik ibiliko da, eta zertxobait biziago ibiliko da; mendi gainetan 15-30 km/h-ko haize-boladekin. Ekaitzak jo dezake.
Tª Tolosan (88 m): 25-26 ºC
Tª Jazkuen (550 m): 18-20 ºC.
Tª Amezketan (195 m): 22-24 ºC

18:00 – 00:00
Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa egonkortuz joango da eta ekaitzak jotzeko probabilitatea gero eta txikiagoa izango da. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, eta haize-boladak mendi gainetan 15-30 km/h ingurukoak izan daitezke; egunaren azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da.
Tª Txindokin (1179 m): 14-17 ºC.
Tª Lizarrustin (621 m): 15-18 ºC.

IGANDEA (2025-07-13)

Egoera orokorra

Egun egonkorragoa, euria egiteko probabilitate txikiarekin, eta litekeena da eguna lehorra izatea. Tenperaturak apur bat gora egin dezake eta maximoak 25 ºC-tik gora kokatuko dira.

00:00 – 06:00
Baliteke bailaretan behe-lainoa sortzea, baina mendi gainetan ere behe-hodeiak izan ditzakegu. Mendi gainetan berriz, haizea aldakor ibiliko da, 10-20 km/h ufada batzuekin.
Tª Etxegaraten (658 m): 14-17 ºC.

06:00 – 12:00
Litekeena da hodeitza arintzea eta ostarteak zabalak izatea. Haizea iparraldetik finkatuko da eta gainetan biziago ibiliko da, 10-25 km/h-ko ufadekin.
Tª San Adrianen (1000 m): 15-19 ºC.
Tª Oazurtzan (741 m): 15-22 ºC.
Tª Goierrin, zona baxuetan (Zerain 328 m- Beasain 160 m): 17-24 ºC

12:00 – 18:00
Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Haizea iparraldetik ibiliko da 15-30 km/h-ko ufadekin mendi gainetan.
Tª Aizkorrin: 18-22 ºC.
Tª Goierrin, zona baxuetan (Zerain 328 m- Beasain 160 m): 24-27 ºC