Beñat Katarain eta Lara Estebanez garaile Aztirian

Aztiriako Santa Marina jaien barruan, gaur goizean mendi lasterketa jokatu da, inoizko partaidetzarik handienarekin. 160 korrikalariak 10:30ean abiatu dira 11 kilometroko korrikaldia osatzeko.
Helmugara iristen lehenak, Beñat Katarain zegamarra eta Lara Estebanez legazpiarra izan dira.
Sailkapena honela geratu da.
Gizonezkoak
- Beñat Katarain. 57.05.
- Andoni Egiguren. 58.54.
- Imanol Inza. 59.21.
Emakumezkoak
- Lara Estebanez. 1.05.39.
- Adirane Peñagarikano. 1.06.40.
- Mikele Zurutuza. 1.14.40.