Ameztikoak Nafarroako Pirinioetan

Zegamako Amezti mendi elkarteko talde batek Nafarroako Pirinioetan pasa du asteburua.
Mendirako eguraldi lagun, Sorogaindik gora joan eta Adi mendiaren barrenean ibili ziren.
Igandean, berriz, Harpea leizea bisitatu zuten, eta ondoren, Azpegiko gainetik Urkulu gainera igo ziren.
Etxera bueltan Orbaitzetako armaola zaharra bisitatzeko aukera izan zuten.

Amezti mendi elkartekoak, Harpeako leizearen inguruetan.