Beasain-Orio gaueko ibilaldi arrakastatsua

Beasain-Orio gaueko gazte martxa egin dute laugarrenez, arrakasta itzelarekin. Aizkorri Mendizale elkarteak antolatu du, Beasaingo Udalaren babesarekin. Ekimen hau, ez da kirol ekintza lehiakor bat, herriko gazteak saretzea da helburua, euskaraz eta naturarekin harremanetan, eta aurtengoan ere lortu dute, antolakuntzak azaldu duenez, 62 lagunek parte hartu zuten. Gaueko 23:00etan atera ziren Beasaindik eta 08:00etarako Orion zeuden. “Oso gau giro ona izan zen, lanbro pixka bat Zelatun eta Iturriotz artean, baina ibiltzeko primerakoa”, aitortu dute partaideek.