'Korosting 24 ordu' erronka osatu dute

Urriaren 12an jokatuko diren Korosti Trail mendi lasterketa girotzeko helburuz, atzo 13:00etan hasi eta gaur ordu berean bukatu da Korosting 24 ordu erronka.
Korosti Traileko antolatzaileek herriko korrikalariei botatako desafioa izan da. Banan-bana eta txandaka, Korosti edo Gorostiaga mendira etengabe igo eta jaisten ibili dira korrikalariak 24 orduz. Duela egun gutxi botatako erronka izan da, eta txanda guztiak beteta daude. Partaide gehienak gizonezkoak izan dira.
Batzuk bakarka egin dute, eta beste batzuk bikoteka edo talde txikian. Igoera eta jaitsiera guztiak batuta, 144 kilometro egin dituzte, eta 13.000 metroko desnibel positiboa osatu.
Erronkaren partaideetako batzuk taldeko argazkia atera du erronkaren bukaeran.