Axari trail mendi lasterketa bideoan

Bostehun korrikalari baino gehiagorekin –horietako 120 inguru emakumezkoak– eta antolakuntza bikain eta zale ugariren babesarekin jokatu zen atzo XII. Axari Trail-Mikel Garmendiaren oroimenezkoa.

Axari trail txikian Eider Zubeldia amezketarra eta Beñat Bereziartu lazkaotarra nagusitu dira, proba luzean Ainhoa Garikano tolosarra eta Gontzal Murgoitio elorrioarra.

Goierri Kopa Traileko zortzigarren proba puntuagarria da izan da Idiazabalgoa, eta bederatzigarrena eta azkena Legazpin izango da urriaren 12an: Korosti trail.

Sprint modalitateko kopa Eider Zubeldiak eta Mattin Odriozolak irabaziko dute. Trail modalitatean, emakumezkoetan, Maider Unanue izango da garailea, eta gizonezkoetan ikusgai dago zein izango den irabazlea. Oraingoz Koldo Galarreta da liderra.

GOIERRI KOPA TRAIL. SAILKAPENAK

Sprint modalitatea

Emakumezkoak

  • 1. Eider Zubeldia (Amezketa). 670 puntu
  • 2. Nora Anton (Lazkao). 446 puntu
  • 3. Maite Murgia (Lazkao). 394 puntu

Gizonezkoak

  • 1. Mattin Odriozola (Oiartzun). 716 puntu
  • 2. Axier Artola (Amezketa). 365 puntu
  • 3. Mattin Intxausti (Idiazabal). 361 puntu

Trail modalitatea

Emakumezkoak

  • 1. Maider Unanue (Arama). 676 puntu
  • 2. Adirane Peñagarikano (Urretxu). 288 puntu
  • 3. Edurne Arakistain (Legorreta). 246 puntu

Gizonezkoak

  • 1. Koldo Galarreta (Beasain). 396 puntu
  • 2. Garikoitz Nuñez (Legazpi). 375 puntu
  • 3. Mikel Insausti (Beasain). 364 puntu