Mikel Zabalegi ordiziarrak Sorginen Lasterketa irabazi du

Hotzari eta eguraldi eskasari aurre eginda, meritu handiko lana egin dute Sorginen Lasterketako korrikalari guztiek. Proba luzean Mikel Zabalegi ordiziarra nagusitu da gizonetan: 2:07:35. Imanol Goñi natxituarra sailkatu da bigarren (2:08:11) eta Irazu Aranburu mallabiarra hirugarren (2:08:52).

Atxondoko Axpe auzoko plazan hasi eta amaitzen da lasterketa hori, 21 kilometro osatuz eta 1700 metroko desnibel positiboa gaindituz.