Korosti trailek amaiera biribila eman dio Goierri Trail Kopari

Lasterketen mapan berriki kokatu den arren, Korosti Trail mendi lasterketak sekulako harrera izan du bere bigarren edizioan. Aurten ere maila handiko korrikalariak bildu dira bertan, eta argi erakutsi dute sasoi onean daudela. Imanol Inza Guisasola gabiriarra eta Sarah Ugarte Miranda tolosarra izan dira helmugaratzen lehenak, 23,4 kilometroko ibilbide luzean. 13,5 kilometroko lasterketa laburrean, berriz, Aimar Larrea Aranguren antzuolarra eta Maite Etxezarreta Gurrutxaga azpeitiarra izan dira azkarrenak. Denera, 480 korrikalari inguru elkartu dira, horien artean 192 legazpiarrak. 

Gainera, gaurko lasterketak amaiera eman dio Goierri Kopa Trailari eta sarien banaketa ere bikoitza izan da. Distantzia luzeko kategorian Koldo Galarreta Torres beasaindarra gelditu da lehenengo postuan, eta emakumezkoetan, Maider Unanue Aramburu aramarra. Sprint kategorian, berriz, Mattin Odriozola Ibarguren oiartzuarra izan da gizonezkoetan puntu gehien lortu dituena, eta Eider Zubeldia Albeniz amezketarra lehen emakumea.

Irudiak eta bideoa: Lide Egizala

Irudiak: Tere Madinabeitia

KOROSTI TRAIL-eko SAILKAPENA:

  • Ibilbide luzea:

Gizonezkoak:

  1. Imanol Inza Guisasola (1:59:51)
  2. Xabier Lete Biain (2:01:08)
  3. Ibai Urrutia Arandia (2:02:13)

Emakumezkoak:

  1. Sarah Ugarte Miranda (2:19:38)
  2. Adirane Peñagarikano Esteibar (2:23:38)
  3. Ainhoa Intxausti Berasategi (2:23:55)
  • Ibilbide motza:

Gizonezkoak:

  1. Aimar Larrea Aranguren (1:05:46)
  2. Mattin Odriozola Ibarguren (1:07:01)
  3. Aner Arozena (1:08:05)

Emakumezkoak:

  1. Maite Etxezarreta (1:18:34)
  2. Eider Zubeldia Albeniz (1:21:32)
  3. Irune Lertxundi (1:23:17)

GOIERRI KOPA TRAIL-eko SAILKAPENA:

  • Kategoria luzea:

Gizonezkoak:

  1. Koldo Galarreta Torres (472 puntu)
  2. Garikoitz Nuñez Aldalur (465 puntu)
  3. Mikel Insausti Murguiondo (456 puntu)

Emakumezkoak:

  1. Maider Unanue Aramburu (678 puntu)
  2. Adirane Peñagarikano Esteibar (386 puntu)
  3. Eneritz Oiartzabal Etxabe (324 puntu)
  • Sprint kategoria:

Gizonezkoak:

  1. Mattin Odriozola Ibarguren (740 puntu)
  2. Mattin Intxausti (425 puntu)
  3. Aimar Larrea (398 puntu)

Emakumezkoak:

  1. Eider Zubeldia Albeniz (768 puntu)
  2. Nora Anton Mujika (534 puntu)
  3. Maite Murgia Ioldi (460 puntu)

Argazkiak: Lide Egizala 

Argazkiak: Tere Madinabeitia