Goierritarrak Euskal Herriko mendi duatloiko txapeldun

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko laugarren proba jokatu zen larunbatean Kanpezun (Araba). Euskal Herriko Txapelketa ere izan zen. Goierritarrek jantzi dituzte banakako Euskal Herriko txapelak: gizonezkoetan, Josu Urrestarazu idiazabaldarra izan da irabazlea, eta emakumezkoetan Mayi Mujika, Legazpin jaiotako urretxuarra. Ainhoa Markinez idiazabaldarrak hirugarren postua eskuratu du.

Erreleboetan, Xabier Sanchez Elorza idiazabaldarrak eta Jokin Askarai lazkaotarrak hirugarren postua eskuratu dute.

Irailean hasi zen zirkuitua, Asteasuko probarekin. Durangokoa, Idiazabalgoa eta Kanpezukoa jokatuta, hiru proba falta dira: urriaren 25ean Aian, azaroaren 1ean Ibarran eta azaroaren 13an Adunan.

Erreleboetako podiuma. Xabier Sanchez eta Jokin Askarai, hirugarren.

Josu Urrestarazu, erdian.