Mendian korri eskola, aurten, Malen Osarekin

Mendi lasterketetan nesken parte hartzea sustatzeko helburuz Malen Osarekin Mendian Korri Eskolan parte hartzeko izen ematea ireki dute dagoeneko. Azaroaren 1ean eta 11n izango dira saioak Anduetza parketxean, 14 eta 20 urte bitarteko neskei zuzenduta. Osak gai ezberdinei buruzko hitzaldiak eskainiko ditu eskolan. Izen ematea irekita dago Mendian korri eskolaren sare sozialetan. Informazio gehiagorako mendiankorrieskola@gmail.com helbidera idatzi daiteke.