Iritsi dira Aizkorrin Barrena mendi martxako kamisetak
		                    		                    		                Aurtengo Aizkorrin Barrena mendi martxan parte hartu zuten legazpiarrentzako kamisetak iritsi dira, eta antolatzaileak datorren asteko asteartean, urriaren 28an, hasiko dira banatzen Izadi Zaleak elkartean, azaroaren 13ra arte.
Kamisetak jasotzeko egunak astearteak eta ostegunak dira, eta ordutegia, 18:30etik 19:30era.
                    