Zuberoako Orhi eta Holtzarteko parajeak ezagutzeko irteera

Azaroaren 1ean eta 2an, Arrastaka Mendi Taldeak Zuberoako mendi eta baso ikusgarriak izango ditu helmuga, bi ibilbide zirkular egiteko asmoz: bata Orhi (2.017 metro) gailurrera, eta bestea Holtzarteko zubiaren eta Sardekagaina (1.889 metro) mendien inguruetan.

Lehen egunean, mendizaleek Logibar aterpetxetik abiatuta Holtzarteko zubia (180 metroko altueran zintzilik dagoen pasabidea) eta Pistako urjauzia bisitatuko dituzte, handik Sardekagaina mendira igotzeko. Ibilbideak 21 kilometro eta 1.900 metroko desnibela ditu, eta bederatzi ordu eta erdi inguruko iraupena, zailtasun altukoa da.

Bigarren egunean, Orhi mendia izango da helburua. Larrainetik abiatuta, ama Birjinaren iturria, Erromendi eta Atxurterria zeharkatuta iritsiko dira 2.017 metroko gailurrera. Ibilbide honek ere 21 kilometro eta 1.600 metroko desnibela izango ditu zailtasun ertain-altuarekin.

Parte hartu nahi dutenek urriaren 28an, 19:00etan, Ehunmilak-Arrastaka taldearen egoitzan egingo den bilerara joan behar dute, irteeraren xehetasunak eta zalantzak argitzeko.