Ordiziako 60. Mendi Astea astelehenean hasiko da

Ordiziako Mendizaleak elkarteak antolatuta, Goierriko Mendizale Beteranoen Zazpi hiriburuetako zeharkaldia 1 saioarekin hasiko da azaroaren 3an Ordiziako 60. Mendi Astea.

Azaroaren 4an, berriz, Ordiziako Mendizaleak elkartekoek 2025. urteko mendi irteerak. Kontrasteak aurkeztuko dute.

Azaroaren 5ean, Mikel Saez de Urabain mendizale goierritarrak Jirishanka 6.125 m. Peru. Ekialdeko Hormaren igoera lana aurkeztuko du.

Mendi asteko azken eguna Pako Etxeberriarekin osatuko dute, azaroaren 6an. Hileta erritoak Aralarko kobazuloetan gaia izango du hizpide. 

Saio guztiak Barrenan izango dira, 19:00etan.