
Segura-Zerain Mendi Lasterketa
- Segurako plaza
- 09:30
Bi distantziatan jokatuko da Segurako plazan hasi eta bukatzen den lasterketa.
Segura-Zerain Mendi Lasterketa, 2025 ko maiatzaren 11n, goizeko 9:30 etan Trail distantzian eta goizeko 10:00 etan Sprint distantzian izango dira. Irteera eta amaiera puntuak Segurako plazan izango dira. Lehenengo korrikalariak hurrengo ordutan iristea aurreikusten da: sprint distantzia: 11:05 aldera eta trail distantzia: 11:35 aldera.
- Trail distantzia: Zerain eta Segura mendietan pasatzen den lasterketak 25 km-ko ibilbidea du eta +1.700m gorako desnibela.
- Sprint distantzia: lasterketaren ibilbideak 14,5 km ditu +880m gorako desnibelarekin. 18 urte azpikoek derrigorrez egin beharreko ibilbidea hau izango da.