Ikurrina Segurako udaletxean

Etxarri Aranatzen (Nafarroa) elkartu ziren Trantsizio garaiko Alkateen Mugimenduko kideak 1977ko urtarrilaren 16an. Amnistiaren, foruen eta euskararen aldeko manifestua onartu zuten. Ekitaldi berean, ikurrina euskal ikur ofizial bezala lehenengo aldiz jarri zuten . Poliziak oso kontrolatutako ekitaldia izan zen. Etxarrira iristerik izan ez zuten alkateak, Bergaran elkartu ziren. Euskal Herriko 176 udalek bat egin zuten manifestuarekin. Urtarrilaren 19an, Adolfo Suarez Espainiako presidenteak, ikurrina legeztatu zuen, eta egun hartan, hainbat udaletxetan ikurrina jarri zuten . Seguran esate baterako. Ordukoa da argazkia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>