Xabier Arakama: «Fusioa egiten duen La Phaze talde frantziarra da nire gustukoena»

Xabier Arakama (Zegama, 1973) Goierriko Tobera eta Txindata musika eskoletako irakaslea da. Obrint Pas eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetan jotzen du, besteak beste.
Zaletasun bat.
Asko. Berriena, eskiatzea.
Oporretarako leku bat.
Kuba.
Liburu bat.
Paulo Coelhoren El alquimista.
Musika talde bat.
La Phaze talde frantziarra. Fusioa egiten dute.
Abesti bat.
La Phazeren Palms and revolution.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2011ko abuztuaren 28a: egun horretan jo nuen azkenekoz Trikizio taldearekin.
Amets bat.
Orain dudan zoriontasunak bizitza osoa irautea.
Janari bat.
Sagardotegietako txuleta. Ahal dudan guztietan joaten naiz. Nahi baino gutxiago, hala ere.
Edari bat.
Ardo beltza.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Irurtzungo ikasle ohiek beraien herriko Pikurrock jaialdian oparitu zidaten txapela. Taulara igo ziren eta oso hunkigarria izan zen. Beraietako batzuk 4 urte zituztenean ezagutu nituen, eta hamabost urtetan eman nizkien eskolak.
Gorroto duzuna.
Itxurakeria, adibidez.
Goierriko txoko bat.
Beunde. Umetan ia astebururo joaten ginen gurasoekin.
Herriko alkate bazina…
Dimititu egingo nuke! Zinegotzia naiz, baina alkate izatea beste kontu bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>