Jon Leturia: «Euskara eta maltera omen dira Europako hizkuntzarik zaharrenak»

Duela bi urte iritsi zen Jon Leturia ordiziarra Maltara. Harrezkeroztik, ez da askotan etorri Goierri aldera. Mediterraneo itsasoan dago Malta irla, Italia eta Tunisia artean. Bere kokapenagatik, historikoki, eta baita gaur egun ere, herrialde estrategikoa izan da. Ondorioz, aukera zabaleko lurraldea dela dio Leturiak, «soldata altuegirik gabe, ederki bizitzeko lekua da».

Zeren bila joan zinen Maltara?
Nire bizitzan aro berri bati ekiteko asmotan, atzerrira joatearen ideia bururatu zitzaidan, nire burua ere proban jarri eta esperientzi berri bat izateko. Dirurik gabe nengoen, eta iritsi eta jatetxe batean hasi nintzen lanean, tabernari gisa.

Orain zertan ari zara?
Hamaika lanetan ibili ondoren, gaztelerako eskolak eman ari naiz, Hezkuntza Sailean. Ez naiz irakaslea, esperientziarik ere ez nuen, baina onartu egin nuen erronka berri bezala. Irakasteaz gain, Valleta hiriburuan, lagun batzuen jatetxean nabil haiei laguntzen. Gainera, etorkizunerako, bertako unibertsitatean euskara irakasteko proiektu bat bideratu nahian nabil, euskal eta maltiar hizkuntzak omen baitira Europako hizkuntzarik zaharrenak.

Maltatik zer ekarriko zenuke Goierrira?
Orokorrean, duten eleaniztasunerako gaitasuna. Beti orokorrean hitzeginda, baina eskolara joandakoek gutxienez lau hizkuntza hitzegiten dituzte. Harrigarria da!

Eta Goierritik zer eramango zenuke Maltara?
Hizkuntza aniztasunerako gaitasuna goraipatu dut, baina maltiar kulturak milaka urte izanik, harro egoteko sentipen edo sena hori falta zaie maltarrei. Goierritik eta Euskal Herritik sentipen hori ekarriko nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>