Gorka Telleria: «Alaba jaio zen eguna, 2009ko urriak 11, ez dut sekula ahaztuko»

Gorka Telleria (Itsasondo, 1976) Ijittu kirol elkarteko kidea da. Herriko jaietan haurrentzako txirrindularitza lasterketa eta Altzagaratera igoera antolatzen dituzte, urrian mendiko bizikleta ibilbidea eta ondoren ziklo-kros lasterketa. Ordiziako txirrindularitza eskolako kidea ere bada.
Itsasondok txirrindulari bikainak eman ditu. Zein duzu gustukoena?
Bakoitzak berea du: Jokin Mujika lehena izan zen, ondoren Aitor Garmendia heldu zen, Zugaitz Ayuso eta Mikel Gaztañaga koadrilakoak ditut…

Zaletasun bat.
Txirrindularitza.

Oporretarako leku bat.
Pirinioak. Mendian ibiltzea ere oso gustuko dut.

Liburu bat.
Ez naiz irakurri zalea: aldizkariak bakarrik irakurtzen ditut.

Musika talde bat.
Berri Txarrak.

Abesti bat.
Abesti bakar bat aukeratzea oso zaila da.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaba jaio zenekoa: 2009ko urriak 11.

Amets bat.
Osasuna edukitzea.

Janari bat.
Haragia.

Edari bat.
Sagardoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Ez dakit.

Gorroto duzuna.
Gezurra.

Goierriko txoko bat.
Aralar aldea.

Herriko alkate bazina…
Ez dakit zer egingo nukeen. Ez dut politikarako balio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>