Amaia Iturriotz: «Gabirian kantatzeko gogoa dut»

Bihar Osinalde Saria jokatuko da Gabirian, eta goierritar bakarra ariko da kantua: Amaia Iturriotz.

Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993) bertsolariarekin batera Peio Ormazabal, Maddi Ane Txoperena, Nekane Zinkunegi, Josu Oiartzabal eta Imanol Uria arituko dira.

Nola ikusten duzu finala?
Kantatzeko gogoa daukat, ospe handiko sariketa baita. Bertsolari handiek irabazi dute bertan. Ea zer gertatzen den. Nire helburua plaza aprobetxatzea da.

Zer moduz ikusi zenuen zure burua Ordiziako Argi Berri elkarteko kanporaketan?
Nahiko gaizki nenbilen, bertsotan egiteko gogoa galduta. Ikasketak direla eta, ez nuen bertsotan egiteko denborarik. Eta lanik egiten ez bada, garesti ordaintzen da. Zorionez, saio batzuetara joateko deitu zidaten eta horietan motibatu nintzen.

Zer ari zara ikasten?
Medikuntzako lehen maila, Bilbon. Giro ederra dugu, baina medikuntza ikastea ez da broma.

Zure aitak ere medikuntza ikasi zuen.
Hala da. Dagoeneko zenbait gauza galdetu dizkiot. Liburuak utzi dizkit eta animatu egin nau. Aitak ez zituen ikasketak bukatu, baina lanbide polita eta praktikoa zela esan zidan. Amak, berriz, hasitakoa bukatzeko eskatu dit.

Bilbon ba al duzu bertsotan egiteko aukerarik?
Bai. Deustun bizi naiz eta astero elkartzen naiz beste bertsolari batzuekin. Gainera, helduei eskolak ematen dizkiet bertako bertso eskolan.

Bertsolari gisa asko aldatu zarela uste al duzu?
Bai. Hasieran teknika ikasten da eta gero, pixkanaka, egiten da aurrera. Azkenaldian lasaiago abesten dut. Norbera aldatzen doan heinean, bertsokera ere aldatzen da. Oso gustura nago eta sekula baino gehiago ari naiz abesten.

Nola ikusten duzu etorkizuna?
Ikasketak eta bertsoak paraleloki eramaten saiatuko naiz eta, egunen batean gurutzatzen badira, bataren edo bestearen alde egin beharko dut.

Iruzkinak (2)

  1. […] bakarra, eta berak eraman zuen garaipena. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen saioa. Irakurri GoiBerriren 10. alean Osinalde sariko finalari begira Amaia Iturriotz gazteari eginiko elka… function receiveSize(e){ if (e.origin === "http://berriketan.info") // for security: set this […]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s actual post text did not contain your blog url (http://goiberri.hitza.info/2012/04/16/amaia-iturriotz-%c2%abgabirian-kantatzeko-gogoa-dut%c2%bb) and so is spam.

  2. […] Goiberri […]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (66.135.48.189) doesn’t match the comment’s URL host IP (76.74.254.123) and so is spam.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>