Legazpiko auzoak

Legazpiko Elorregi jauregia.

Ibilbide honek Legazpiko Telleriarte eta Brinkola auzoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Legazpik bi tren geltoki ditu, herrikoa eta Brinkola auzokoa, eta ibilbide honek biak lotzen ditu. Erosoena Brinkolara doan trena hartzea da, eta handik herrigunera oinez joatea. Izan ere, norabide horretan ibilbideak behera egiten du eta, amaieran, Legazpiko tabernetan indarrak berritu ditzakegu.

Brinkolako geltokitik irten ondoren, ezkerrera hartuko dugu eta zubia igaroko dugu. Ondoren, eskuinera joko dugu. Paraje ederraz eta lasaiaz gozatuko dugu Telleriartera iritsi bitartean. Bidean, Ogiaren Txokoa museoa eta Elorregi jauregia aurkituko ditugu.

Telleriarte igaro ondoren, eskuinera hartu behar da. Zubia gurutzatu eta bidexkak Mirandaola parke ederrera eramango gaitu. Bertan, taberna, Euskal Burdinaren Museoa eta pilotalekua daude, besteak beste. Gainera, igandetan bertako burdinola martxan ikusteko aukera dago.

Mirandaola parkea atzean utzi ondoren, Motxorro industrialdea zeharkatu behar da Legazpira sartu aurretik. Bertan, Bikuña jauregiaz eta Langileen ibilbideaz goza dezakegu, besteak beste. Geltokiko aldapa igotzen hasi aurretik, plazan atseden hartu eta indarrak berritu ditzakegu.

Brinkola-Legazpi
Luzera: 5 kilometro
Denbora: 60 min.
Altitud max: 600 metro.
Desnibela: 190 metro.
Zailtasuna: Erraza

 

 

 
 
 


Ibilbidea iruditan


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>