Omniluxtm, terapia fotodinamikoa

Beatriz Perez
Estetizista
Xarmanki edergintza

Azken berrikuntza da Omniluxtm gailua. Hainbat argi mota erabiltzen ditu azalean emaitza nabarmenak lortzeko, zelula prozesuak aktibatzen baititu Omniluxtm-ek.

Medikuntza arloan azken 10 urtean baino gehiagoan egindako ikerketek, Omniluxtm gailuaren eraginkortasuna bermatzen dute, terapia erabat naturala, segurua eta eraginkorra dela ziurtatuz. Argi garbia (ez laserra eta ez pultsatua) igortzen du Omniluxtm-ek. Zelula egituren ekoizpena eta birsortzea estimulatzen eta bizkortzen ditu, azala kaltetu gabe.

Omniluxtm-en hiru lanparek, hainbat uhin luzeretara botatzen dute argia. Ondorioz, azalak dituen beharretan eragiten du: zimurrak gutxitzea, aurpegi adierazpenean, azalaren hiperpigmentazioetan, aknean, gorriunetan… Azaleko alterazio horietarako tratamenduaren ezaugarriak ondorengoak dira:

-Tratamenduak oso erosoak dira, argia 20 bat minutuz erabiltzen da.
-Atermikoa da, bigarren mailako efekturik gabekoa eta ez du minik egiten.
-Ez du errekuperazio denborarik behar.
-Azal mota guztietan erabili daiteke, eta eguneko edozein momentutan.
-Denborarekin gero eta gehiago nabaritzen dira efektuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>