Iñigo Garrido: «Ordiziako alde zaharrean poteatzea beti oso gustuko izan dut»

Hilaren 11n Zumarragako Eitzaga auzoko San Isidro jaiak hasiko dira. Bertakoa da Iñigo Garrido (Zumarraga, 1973). Santuaren izena daraman kalekoa, hain zuzen ere.
Zer egin behar duzu jaietan?
Dagoeneko ez dut parrandarik egiten. Egun umeekin barraketara eta txokolate-janara joatea tokatzen zait. Baina gustura joaten naiz, e!
Zaletasun bat.
Mendian ibiltzea eta irakurtzea.
Oporretarako leku bat.
Toki guztiak dira onak oporretara joateko, baina bat esatearren, Costa Rica.
Liburu bat.
Bernardo Atxagarenak eta Hasier Etxeberriarenak asko gustatzen zaizkit.
Musika talde bat.
Euskal musika ia guztia atsegin dut. Bat aipatzearren, Fermin Muguruza.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semea eta alaba jaio zireneko egunak.
Amets bat.
Zoriontsu izatea.
Janari bat.
Arraina, era guztietara.
Edari bat.
Sagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Familia eta lagunak.
Gorroto duzuna.
Badaude gustuko ez ditudan gauzak, baina ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Ordiziako alde zaharrean poteatzea beti oso gustuko izan dut. Gaztetan sarritan joaten ginen.
Herriko alkate bazina…
Ez nuke alkate izan nahi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>