Legazpiko 1915eko agintariak

Legazpiko XX. mende hasierako argazkia da honokoa; zehazki, 1915. urtean, herriko agintariei ateratakoa.
Eserita, ezkerretik eskuinera lehenengoa dagoena, Jose Galarza organo jotzailea da. Segidan daudenak, Miguel Mujika laguntzailea Jose Antonio Larrea erretorea, Prudencio Gereta alkatea, Pedro Izagirre laguntzailea eta Francisco Elustondo kapilaua ageri dira. Zutik, berriz, Bernardino Sarasola idazkaria, Jose Joakin Iñurritegi zinegotzia, Jose Miguel Olabide zinegotzia, Juan Aztiria sindikua, Antonio Aztiria alkate ordea, Benito Iturbe zinegotzia, Esteban Ormazabal zinegotzia, Francisco Mantxola zinegotzia, eta Francisco Arrizabalaga aguazila ikus daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>