Itsasondora trena iritsi zenekoa

XX. mendeko garapenean garrantzia handia izan du trenak, eta gaur egun zaila egiten da hainbat herri trenbiderik gabe imajinatzea. Itsasondo da herri horietako bat. 1930eko irailaren 30ean inauguratu zuten Itsasondoko geltokia. Ekitaldi berezia izan zen, geltokiak zuen garrantziaren parekoa. Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresako ordezkariak, garai hartako agintariak eta apaiza ere bertan izan ziren; orduko argazkietan ikus daitekeenez, bedeinkapen eta guzti estreinatu zuten apeaderoa.
Madril eta Hendaia lotzen zituen trenbidea 1863. urtean zabaldu zuten, baina tartean zeuden herrietako geltokirik gehienak, gerora zabaldu zituzten.

Iruzkinak (1)

  1. […] Iker Irribarria (gazteak), Andoni Beristain (Goierritarrak munduan) eta legazpiko lehen ikastetxeko argazki bat ere aurki daitezke ale honetan. Eskuratu 22. alea: • Goiberri [22. alea] function […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>