Mutiloa (1946)

Urteek itzal luzea uzten dute herrien garapenean; garai bateko argazkiak eta egungoak alderatzea bezalakorik ez dago horretaz konturatzeko. Mutiloa izan da, urte gutxian, aldaketarik handiena izan duen Goierriko herrietako bat. XX. mendearen hasieran 500 biztanletik gora zituen, baina 2000. urterako, apenas iristen zen 160 lagunera. Azken hamar urteetan, ordea, herrigune inguruko nekazal lurren tokia txalet dotoreek hartu dute, eta egun, 235 lagun bizi dira Mutiloan, horietako asko, familia gazteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>