Gazte erakunde berria sortzeko Zukgua martxan

Euskal Herri osoan herriz herri abiatu den gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortzea da asmoa, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena.

Gazte antolakunde baten beharra dagoela ikusi zen udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamiketan. Orain, zer nolako antolakundea nahi duten zehaztu behar dute denen artean. Hortik izena bera ere. Norbanakotik kolektibora: zuk-etik gu-ra. «Gazte guztien ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina», diote antolatzaileek.

Mugimendu horren barruan, Goierrin ere hasi dira antolakunde berria nolakoa izatea gustatuko litzatekeen aztertzeko bilerak egiten. Dagoeneko Goierriko herri gehienetan egin dituzte lehen bilerak, eta antolatzaileek «oso balorazio ona» egin dute. Ordizian, esaterako, urriaren 12an egin zuten aurkezpenera 40-50 lagun joan ziren, eta igandean egin zuten bileran 30 lagun inguru bildu ziren. Ostiralean festa giroan egin zuten aurkezpena, fruta mokadutxo eta guzti; eta igandekoan egungo krisialdi egoeraz, gazteez eta bizi eredu ezberdinez jardun zuten.

Lehen bilera horiekin gazteen artean eztabaida sortzea da helburua. Nolako erakundea sortu pentsatzeko eta behin bilerak egindakoan, herri ezberdinetako kideak bilduko dira jasotako ekarpenak elkartrukatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>