Enara Garmendia: «Batez ere Estatu Batuetako rocka eta countrya entzutea gustatzen zait»

Enara Garmendia (Olaberria, 1993) irakasle praktikak egiten ari da bere herriko ikastetxean. «Umetatik oso argi izan dut irakasle izan nahi nuela: panpinei eskola ematen nien», aipatu du.
Zaletasun bat.
Denetik pixka bat: lagunekin ibiltzea, irakurtzea, idaztea, hondartzara joatea…
Oporretarako leku bat.
Amerikako Estatu Batuak. Urtebete eman nuen han, Batxilergoko bigarren maila bertan egin bainuen. Familia batekin bizi nintzen, Michiganen. Bisitan joateko gogoa dut.
Liburu bat.
La alfombra voladora sobre Bagdad.
Musika talde bat.
Denetik pixka bat entzuten dut. Batez ere, Estatu Batuetako rocka eta countrya.
Abesti bat.
Outlandish taldearen edozein.
Amets bat.
Udaleku bat antolatzea.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire zortzigarren urtebetetze eguna. Anaiak eskua hautsi zuen eta ospakizunak bertan behera utzi behar izan genituen.
Janari bat.
Patata-tortilla.
Edari bat.
Ez dut bat bereziki gustuko.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amerikako familiak egindako argazki-albuma. Bertan egondako urtebetean ateratako argazkiekin osatu zuten.
Goierriko txoko bat.
Errekalde ingurura paseatzera joatea gustatzen zait.
Herriko alkate bazina…
Ez nuke jakingo zer egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>