«Gorroto ditudanek ni nire onetik ateratzea gorroto dut»

pnga_erakutsi-1Musikeneko irakaslea eta diskoa atera berri duen Aiko taldeko partaide da Aitor Furundarena soinujolea(Ordizia, 1970).

Ahaztuko ez duzun emanaldia?
Nire aurreneko saioak, amaren jaiotetxean, Okobio baserrian.

Non joko zenuke soinua?
Non ez?

Zaletasun bat.
Ondokoak zirikatzea.

Liburu bat.
Jorge Oteizaren Quosque tandem eta Patxi Gallegoren Sabinaitor.

Musika talde bat.
Errobi, bat esateagatik.

Abesti bat.
Komunikazio-inkomunikazioa Mikel Laboarena.

Janari bat.
Ardi gazta eta tipula gordin ogitartekoa.

Edari bat.
Esne hotza.

Oporretarako leku bat.
Amsterdam.

Amets bat.
Asteburuetan haurrek goizeko hamaikak aldera arte lo egitea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure hiru haurren jaiotegunak.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Emazteak egin zidan lerde-zapia, XXXXXL neurrikoa.

Gorroto duzuna.
Gorroto ditudanek ni nire onetik ateratzea.

Goierriko txoko bat.
Zaldibiako Okobio baserri ingurua.

Herriko alkate bazina…
Aramak arazo gehiago izango lituzke, eta Axier (egungo alkatea) lasaiago biziko litzateke.

Araman biziko ez bazina…
Laster Beasainera joango gara bizitzera, baina nire bihotzaren zati bat Araman geratuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>