«Aurrerapenek aurrez-aurreko hartu-emana galtzea ekarri dute»

Segurako udaletxera inguratzen diren guztiei harrera egiten dien pertsona da Mari Karmen Izeta (Segura, 1556). Herritarren zalantzak argitu eta laguntzeko prest izaten da, udaletxeko administrari lanetan 40 urte beteko dituen Mari Karmen.

pnga_erakutsi40 urte lanean, zertan egin da aurrera?
Teknologian.

Eta zertan atzera?
Aurrerapenek aurrez-aurreko hartu-emana galtzea ekarri dute. Elkar entzutean eta esan beharrekoak aurpegira esatean egin dugu atzera.

Zaletasun bat.
Ibiltzea.

Liburu bat.
Requiem por Nagasaki Paul Glynn-ena.

Musikari bat.
Benito Lertxundi.

Abesti bat.
Bizkaia maite.

Janari bat.
Edozein gozo.

Edari bat.
Errioxako ardo beltza.

Oporretarako leku bat.
Pirineoak.

Amets bat.
Erretiratzean, baratza bat eta asto txiki bat izatea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire lehenengo lan eguna.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Niretzako bakarrik izan nuen lehenengo bizikleta.

Gorroto duzuna.
Gezurra eta faltsukeria.

Goierriko txoko bat.
Madurako zelaiak.

Herriko alkate bazina…
Herritarrei laguntzen jarraitu, ahalik eta zuzenen.

Seguran biziko ez bazina…
Seguratik aparte, nire burua ez dut inon ikusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>