Zaldibiako Herri Harresia

pnga_erakutsiDonostian eta Ondarroan egindako Herri Harresiek oihartzun handia lortu dute, bai Euskal Herrian eta baita nazioarte mailan ere. Hainbat goierritar ere izan dira horietan, gazte auzipetuei babesa azaldu eta Ertzaintzari gazteak eramaterako unean erresistentzia erakusteko. Baina, metodo berria dirudien hau, izen berarekin ez bada ere, aspaldi egin zen Goierrin, Zaldibian.

1983ko Santa Fe jaietan iritsi ziren, lehenik, Guardia Zibilak Zaldibiara, udaletxeko balkoian zegoen ikurrina kentzera. Zaldibiarrek, ordea, kendu bezain pronto jarri zuten atzera, eta Guardia Zibila berriro iritsi zenean hasi ziren istiluak. Udal zinegotziek udaletxea okupatu zuten eta handik alde egiteko asmorik ez zutela azaldu zuten. Herri Harresi moduko zerbait egin zutela esan liteke: udaletxe barruan zinegotziek, eta kanpoan herritarrek. Gobernadorearekin bilduta zeuden alkatea eta zinegotzia ez beste zinegotzia guztiak eraman zituzten atxilotuta udaletxean ikurrina kentzen ez uzteagatik.
Ordu hartan Zaldibiako alkate zen Migel Mari Jauregi Altzo-k ongi gogoratzen du orduan gertatutakoa: «Ikurrinaren kontuarekin zazpi aldiz joan zitzaizkidan Guardia Zibilak etxera bila», gogoratzen du.

84an Ertzainek
1983ko festetako gertakariek herriko festak erabat alrebestu bazituzten, 1984ko festak ez ziren hobeto joan. Ordurako ikurrina berriro jarrita zegoen udaletxean, eta gertatu zitekeenaren aurrean «pixka bat zain» ere bazeudela dio Altzok. Sorpresa, ordea, nortzuk eta nola etorri ziren izan zela dio. «Ordura arte jantzi fosforitoz jantzita ibiltzen zirenak ziren ertzainak guretzat; herrikoagoak. Baina, orduan hasi ginen garbiago ikusten estatuaren menpekoak zirela».

«Egoera berria»
«Orduan atera zituzten lehen aldiz gomazko pilotak», dio, baina, egoeraren berritasunak bi aldeentzat ekarri zuen urduritasuna. «Ertzainek, haientzako egoera berria zela esaten zuten. Ulertzeko; denbora behar zutela». Eta ertzain batzuek gomazko pilotak eta borrak erabili bazituzten ere, beste batzuei herritarrek eurek kendu zizkieten, borra, gomazko pilota, kartutxoak eta zorroak. «Egoera hura berria zen denontzat eta ertzaina batzuk egiten ari zirena ondo egiten ari ziren ere ez zeuden ziur». Orduan ere herriak erresistentziaz erantzun zuen, eta are indar gehiagoz gainera. «Izugarrizko jendetza bildu zen udaletxearen bueltan, Herri Harresi bat zen hura!». Manifestazio jendetsuak ere egin ziren. «Elkartasuna erakutsiz, ikurrinaz gain, beste hainbat lekutako banderak atera ziren kalera, ikurrinak udaletxean egon behar zuela aldarrikatzeko». Gertakari haien inguruko egunkarietako albisteak eta berari etxera iritsitako oharrak ondo gordeta ditu Altzok. Nahi duenarentzat goiberri. hitza.info orrialdean daude ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>