«Goierriko txoko bat, Beasaingo Loinatz auzoa»

Ez da geldi egoteko gizona Ikutz Garmendia (Beasain, 1977). Lanbidez enpresari da, kamioiarekin ibiltzea asko tokatzen zaio; afizioz dantzaria, dantza irakaslea, segalaria… Orain Ehunmiliak proban «pixka bat laguntzeko» prest…

Ikutz_GarmendiaNoren aurrean egingo zenuke dantza?
Jada ez zaizkit asko geratzen baino… Euskal Herriak munduko nazio-gisa izango duen lehendakariari.

Dantza bat.
Xiberuko dantzak.

Zaletasun bat.
Lagunekin ibiltzea.

Liburu bat.
Xabinaitor I, II eta III.

Pelikula bat.
Encuentros en la 3ª fase.

Musikari bat.
Newton Faulkner.

Abesti bat.
Xalbadorren Nigarra begian.

Janari bat.
O8+ (hirugiharra+gazta+rokefort otartekoa).

Edari bat.
Sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Oraingoz Kroazia.

Amets bat.
Herri bat bezala gure buruaren jabe izatea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Larunbatean San Ferminetako txupinean ikurriña mundu guztiaren aurrean azaldu zenekoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Newton Faulknerren kontzertu batetarako bi sarrera, Suitzako Zermatt herrian.

Gorroto duzuna.
Era guztietan kontrolatua bizitzearen sentsazioarekin bizitzea.

Goierriko txoko bat.
Beasaingo Loinatz auzoa.

Herriko alkate bazina…
Putada latza!

Beasainen biziko ez bazina…
Ez nitzateke naizen bezalakoa izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>