«Itsaskiekin osatutako entsalada da gehien atsegin dudan janaria»

Arantxa_BegiristainArantxa Begiristain (Ataun, 1966) kudeaketarako informatika teknikaria da eta eta argitaletxe batean ere lan egin zuen. Egun, bere senarraren familiaren jatetxean lan egiten du: Gaintzako Oteñen. Garai honetan lan asko dute: joan zen astean herriko jaiak ospatu zituzten eta datozen asteetan ehiztarien bisita jasoko dute. Berak ez du ehiza gustuko.

Zaletasun bat.
Itsas ertzean ibiltzea.

Liburu bat.
Amaren eskuak, Karmele Jaio idazlearena.

Musika talde bat.
Gatibu. Eta musikagile moduan, Juan Karlos Irizar.

Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.

Janari bat.
Itsaskiekin osatutako entsalada.

Edari bat.
Egunero edateko, ura, eta otordu berezietan, xanpaina.

Oporretarako leku bat.
Itsasoa duen edozein herri txiki.

Amets bat.
Erlojuari begira egon beharrik gabe bizi izatea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire seme-alabak jaio zirenekoak.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lehen autoa. Bizi ginen tokitik mugitzeko aukera eman baitzigun.

Gorroto duzuna.
Harrokeria eta faltsukeria.

Goierriko txoko bat.
Lareo eta bere ingurua.

Herriko alkate bazina…
Orain daukagunari jarraituz, herri parte hartzaile eta bizia edukitzen saiatuko nintzateke.

Gaintzan biziko ez bazina…
Ataunen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>