Errugbiaren ipuintxoa Urretxun

Urretxuko_rugby_taldea90ko hamarkadaren hasieran Getxoko (Bizkaia) mutil  bat iritsi zen Urretxura, eta errugbi talde bat sortzeko kartelak jarri zituen kalean. Taldea sortu zuten, eta urtebetez jokatzen aritu ziren. Partida bakar bat irabazi zuten. David Bilbao jokalari ohiaren arabera, galtzen ikasi zuten».

Etxean jokatzen zutenean kanpiton aritzen ziren, Urretxun. Tokia ez da dagoeneko existitzen. Partida gehienak galdu zituzten arren, «afizio onena genuen eta, hori bai, hirugarren denbora guztiak irabazi genituen».

Ilusioak bultzatuta jubenil talde bat sortu zuten . Markagailua kontra izatea gutxienekoa izan zen; «duintasunari eutsi genion beti», dio Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>