Kamera aurrean, dotore

Argazki_zaharra_ZegamaZegamako Ezpaleo baserriaren atarian egindako argazkia da hau. Ezohiko argazkia da, familia xumeek ez baitzuten argazkirik egiteko baliabiderik izaten. Pascual Marin argazkilari nafarrak berak edo bere Casa MarĂ­n bulegoko argazkilariren batek egindakoa da, aurrez prestatu gabea. Diotenez, emakume baserritarrarekin eta bere seme-alabekin topo egin zuen Zegamara bidean, eta argazkirako jarri zituen; gizona ez da familia berekoa, baina, bera ere kamera aurrean jarri zedin eskatu zioten.

Argazkia 1923 urtean egindakoa da. Orduan Zegamak 1990 biztanle inguru zituen. Arropagatik antzematen da familia xumea zela irudikoa, mutikoak oinetakorik ere ez du. Gizonak, hala ere, poltsikoko erlojua darama. Emakumeak zapi zuria du buruan, ezkondua zen seinale. Emakume ezkongabeak zapirik gabe ibil zitezkeen; alargunek, berriz, zapi beltza eramaten zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>