«Lehen inpresioa oso garrantzitsua da eta arropa funtsezko erreminta da»

Natalia_Mora_Gil_estilistaNatalia Mora Gilek (Urretxu, 1986) Batxilergo Artistikoa ikasi zuen Beasainen eta Arte Ederrak EHUn. Unibertsitate ikasketak bukatu ondoren, Donostiara joan zen Moda eta Patroigintza ikastera. Bukatzeko, Madrilen Estilismo masterra egin zuen.

Argi al zenuen moda munduan lan egin nahi zenuela?
Diseinua ikasi nahi nuen, baina Espainiako unibertsitateek ez zuten ospe ona. Ikuspegi orokorrago bat izatearren, Arte Ederrak ikastea erabaki nuen. Bukatu nuenean moda munduan murgiltzeko gogoarekin jarraitzen nuenez, Moda eta Patroigintza ikasi nuen. Ondoren, diseinu munduan salgarriak diren gauzak egitera mugatuta egongo nintzenez, Estilismoa ikasi nuen.

Zer egiten du estilista batek?
Telebista saioetako aurkezleen jantziak aukeratzen ditugu, adibidez. Pelikuletan aktoreen jantzitegia diseinatzen dugu. Batzuetan arropa erosi edo alokatu egiten dugu eta besteetan, berriz, diseinatu eta egin.

Nondik nora ibili zara lanean?
La pecera de Eva telesailean, Michael Jackson musikalean eta film labur askotan lan egin dut. Tartean, aurten Goya saria irabazi duen Aquel no era yo film laburrean.

Zergatik gustatzen zaizu horrenbeste estilista lana?
Arropa helburu batekin egiten edo hautatzen dugu. Zer edo zer komunikatzeko. Arroparekin gauza asko esaten dira. Lehen inpresioa oso garrantzitsua da eta arropa funtsezko erreminta da horretarako. Gainera, zine mundua oso ondo dago. Haur soldaduei buruzko grabazio batean, adibidez, arropa zikindu eta txikitu egin behar izan genuen.

Zertan zabiltza egun?
Zumarragako Chloé dendan lan egiten dut eta Roberto Verino diseinatzailearen estilista taldean nago. Cibeles pasarelarako prestatzen ari gara. Gainera, durbanteak eta burukoak diseinatzen ditut.

Arropa asko erosten al duzu?
Arropa erostea gustuko dut, baina pelikula baterako arropa erosten aritu ondoren, gogoa galtzen dut. Gaur egun, dendakoa eta Ingalaterrako web orrietakoa erosten dut. Asos eta Topshop asko gustatzen zaizkit.

Goierrin nola janzten da jendea?
Orokorrean, ondo. Madrilen baino hobeto, nahiz eta hemen klasikoagoak garen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>