«Noizbait baserritarron lana aitortua eta baloratua izatea dut amets»

Alberto_IrastorzaPirinear arrazako behien ustiategia du Alberto Irastorzak Olaberriako Borda baserrian. Zuzenean saltzen du haragia. Abeltzaintzaren etorkizuna, ordea, «ilun» ikusten du berak. «Kanpoko haragia erosiz kalte handia egiten ari gara, horrela ezin da jarraitu», dio berak.

Zaletasun bat.
Denbora dudanean Nafarroara joatea, Azkoa ingurura edo, egun pasa egin, behiak ikusiz…

Liburu bat.
Ez daukat pazientziarik liburu bat hasi eta bukatzeko.  Egunkaria bai, hori egunero.

Pelikula bat.
Izarren argia.

Musikari bat.
Benito Lertxundi.

Abesti bat.
Baldorba, Lertxundirena.

Janari bat.
Pirinear arrazako behi baten txuleta.

Eta txuleta laguntzeko?
Lagunak eta ardoa.

Oporretarako leku bat.
Frantziako edozein txoko.

Amets bat.
Baserritarrok egiten dugun lana errekonozitua eta baloratua izatea, noizbait.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alabak jaio zirenekoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Kirola egin behar nuela-eta bizikleta oparitu zidaten alabek iaz, ez dut oraindik estreinatu.

Gorroto duzuna.
Faltsukeria.

Goierriko txoko bat.
Atxurbi mendia, Idiazabalen.

Herriko alkate bazina…
Herritar guztiak berdin tratatzen saiatuko nintzateke.

Olaberrian biziko ez bazina…
Nafarroa iparraldeko edozein herri txikitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>