Gazteen adikzioen prebentzio plan berria, Beasainen

OLYMPUS DIGITAL CAMERABeasaingo Udala gazteen adikzioen prebentzio plana egiten ari da. Beasaingo 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzako plana da, eta helburu nagusia gazteen artean ohitura eta jokabide osasuntsuak bultzatzea da. «Plan horretan gazteek drogen kontsumoan, jokoaren eta teknologia berrien erabilera desegokiaren inguruan  izan ditzaketen jokabideen prebentzioa egitea da helburu nagusia», zehaztu du Moira Zeberio Beasaingo Udaleko Prebentzio teknikariak.

Adikzioa aipatzen denean, «droga adikzioez (alkohola eta tabakoa barne), on-line  jokoen eta apustuen adikzioez eta teknologia berrien adikzioez (Interneta, mugikorra, sare-sozialak,…) hitz egiten ari gara», azpimarratu du Zeberiok.

Beasaingo gazteen artean arazo berezirik atzeman duten galdetuta, boteiloiak eta kannabisaren kontsumoa nabarmendu ditu Prebentzio teknikariak. «Ez da detekzio zuzen eta zehatzik egin, baina badakigu, adibidez, boteloia egiten dutela gazteek herrian, baita kannabis kontsumoa badagoela ere. Bestelako drogen kontsumoa gertatzen dela pentsatzen dugu, gainontzeko herrietan zenbait gazteen artean gertatzen den bezala».

Bilerak:
Plana bera ezagutzera emateko eta ekarpenak jasotzeko bilerak egiten ari da bai gazteekin, eta bai gazteekin lotura zuzena duten herriko eragileekin. Izan ere, Zeberiok dioenez, «adikzioen prebentzioaren gaiak herri osoaren inplikazioa behar duela uste dugu eta guztiek elkarrekin lan egitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Arazoa ez da bakarrik gazteena, gizarte osoarena baizik». Era horretan, gazteen eta eragile desberdinen ekarpenak jaso nahi dituzte.«Iritziak  eta zalantzak ezagutzea eta jasotzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Gero ekarpen horiek adikzioen prebentzio planean txertatu nahi ditugu plana ahalik eta errealistena izan dadin», gaineratu du Zeberiok.

Helburuak:

Gazteen adikzioen prebentzio planaren hainbat helburu lortu nahi ditu Beasaingo Udalak.

  • Babes faktoreak indartu. Adin txikikoengan, nerabeengana eta gazteengan droga kontsumoaren aurrean babes faktoreak indartzea.
  • Arrisku faktoreak murriztu eta jokabide eta jarrera osasungarriak bultzatzea.
  • Gatazka sozialak gutxitzea eta bizitzan sortzen zaizkien arazoei arreta eskaintzea.
  • Teknologia berriak. Teknologia berriekin eta jokoarekin zerikusia duten adikzioei arreta eskaintzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>