«Luis Mariano abeslaria soldadutza garaian ezagutu nuen»

Larunbat arratsaldeko mezan jotzen du organoa Migel Zubeldiak (Altzaga, 1934). Ordizian ikasi zuen musika Gurrutxaga maisuarekin, eta soldadutzara joan arte, bost urtetan, klarinetea ere jo zuen Ordiziako bandan. 30 utez Ordiziako sindikatoan lan egin zuen, «hamaika zaku erabili genuen, bizkarrean, eskorgan edo ahal zen bezala; orain horrela ditut belaunak».

Migel_ZubeldiaZein da zure gustuko instrumentua?
Organo handia.

Eta gustuko pieza?
Asko, baina, jotzen komeriak. Schubert asko gustatzen zait.

Nongo organoa joko zenuke gustura?
Asko dira soinu ederrekoak, ez dira denak belarrira berdin sartzen.

Zaletasun bat.
Gehiegi gauza onerako. Kirola gustuko dut: futbola, pilota…

Liburu bat.
Asko ditut etxean, lehengo bertsolari guztienak ditut.

Abeslari bat.
Luis Mariano, soldadutza garaian ezagutu nuen.

Janari bat.
Txuleta asko jandakoa naiz.

Edari bat.
Ardoa edo sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Soria, ehizera joateko.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Herrian omenaldia egin zidatena, 1973. urtean izango zen.

Goierriko txoko bat.
Aurrena herria esan beharko dugu. Altzagarate.

Herriko alkate bazina…
11 urte egin nituen zinegotzi, badakit nolako lanak izaten diren.

Altzagan biziko ez bazina…
Ordizian badut etxea, baina gustura bizi naiz baserrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>