Mozorroen bila nora? Zaldibiara

Takolo__Agustin_Mujika__JaIa dozena bat urte hasi zen, askok Takolo bezala gogoratuko duten Agustin Mujika (Zaldibia, 1960) mozorroak saltzen. Ordizian hasieran, Zaldibian gero, eta joan den urtearen amaieran Donostian ere ireki zuen denda bat, baina, denda nagusia Zaldibiako Jaiak  da.

Euskal Herri mailan mozorro denden erreferente dela esan liteke Mujikarena. «Lesakatik, Leitzatik, Etxarritik, Hernanitik, Lasartetik… Txoko askotatik» gerturatzen dira mozorro bila Zaldibiara; «ETBkoak ere bai».

«Gehien inauterietan saltzen dugu, herrietako festetako mozorro egunetarako ere bai, despedidetarako, kuadrillen juntadizoetarako…», dio. «Antzerki taldeetako jendea, pailazoen mundukoa eta horrelako jendea ere etortzen da».

Aurtengo inauteriak ere gertu dira, eta «duela hilabete» prestatzen hasi zirenak ere badauden arren, «gehienak azken bi asteetan» joaten omen dira.  Bera ere azken unean ibiltzen denetako dela aitortu du.

Animaliak, modan
Azkenaldian gehien saltzen diren mozorroak animalienak direla iruditzen zaio: «Modak egoten dira. Orain arte asko saldu dira kirolekin lotura dutenak, elizarekin zerikusia dutenak… Baina, aurten animalienak ari gara saltzen gehienbat. Haurrek nabarmen eskatzen omen dituzte modan dauden filmetako pertsonaiak, eta mutilek, batez ere, «akzioarekin lotura duten mozorroak» aukeratzen omen dituzte: «Ninjak, ezpatadunak, …». Guardia Zibilez mozorrotzeko debekuaren inguruan dio, «jantzi ezin daitekeena traje ofiziala bakarrik» dela. Baina, benetazkoen antz handia duten mozorroak ere badaude. Hondarribiko talde batentzat 80 traje saldu omen zituen behin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>