«Niretzat ohore bat da Euskal Ligan jokatzeko deitu izana»

Miren Lasa (Lazkao, 1993) Euskal Ligarako hautatua izan da, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako taldeen artean egiten dien txapelketan Gipuzkoako taldearekin parte hartzeko.

Miren_Lasa_futbol_jokalariNoiz hasi zinen futbolean?
DBHko bigarren mailan nengoela hasi nintzen hamaikako futbolean. Aurretik, mutilekin jokatzen nuen eskolako futbol lehiaketan, baina, Lazkaoko nesken futbol taldean hasi nintzen gero, eta iaz arte han ibili nintzen. Azken urtean Lazkaoko eta Beasaingo taldeek bat egiten dute, Beasain K.E. izenarekin.

Zergatik bat egin zuten bi taldeek?
Adin batetik aurrera jende gutxiagok jarraitzen du futbolean eta bi taldeak batzea erabaki zuten. 18-20 neska gabiltza taldean, 16 urtetik 24 urte ingurura artekoak.

Nola aukeratu zintuzten Euskal Ligan jokatzeko?
Neronek ere ez dakit (barrez). Uste dut norbait joango zela nola jokatzen dugun ikustera.

Probaren bat pasa beharrik izan al duzu?
Ez. Gipuzkoako Federaziotik deitu zidaten proposamena egiteko eta ez dut probarik egin beharrik izan.

Martxoaren 5ean jokatu zenuten lehen partida Gernikan Urbieta zelaian. Nola eta non entrenatzen duzue partidetarako?
Hiru entrenamendu egin genituen ordura bitartean. Lehenengoa Urnietan (Gipuzkoan) egin genuen, eta bakoitzak nola jokatzen duen ikusi ahal izan genuen.

Talde ezberdinetatik zoazten neskak zarete. Jokamolde ezberdina izan dezakezue. Nola konpontzen zarete?
Ni urduri samar nengoen lehen entrenamenduan, baina, elkarrekin jokatzeko moldatu egin ginen.

Pozik al zaude aukeratu zaituztelako?
Bai. Ez nuen batere espero, inondik inora. Niretzat ohore bat da Euskal Ligan jokatzeko deitu izana, baina, argi dut nire lehentasuna nire taldea dela; Beasaingoa. Hoi jarri nahi dut indar gehien. Hau sari bat bezala ikusten dut, baina, garrantzia handiena hemengo taldeak du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>