«Gozatu egiten dut antzezten, zaletasun hutsa baino askoz gehiago da»

Josune_Azurmendi_aktore_zeGoenkale telesaileko platoetara joan nahi izan zuen Josune Azumendik (1994) sei urterekin estra lana egitera. Hura izan zen aktore munduarekin izan zuen lehen hartu-emana. Harrezkeroztik, antzerkiak eragiten dion zirrara indartuz joan da, eta egun, irakasle ikasketak egiten ari bada ere, oso argi du bere pasioa antzeztea dela.

Zein taldetan ekin zenion aktore ibilbideari?
Ordiziako tailer batean eman nuen izena lehenik, hamalau bat urterekin. Han gorpuptz espresioa eta beste zenbait ariketa landu nituen; baina nik antzeztu egin nahi nuen, beraz, hurrengo urtean, Urrup taldean sartu nintzen, eta han hasieratik  izan nuen antzezteko aukera.

Zenbat antzezlan egiten dituzue urtean?
Normalean antzezlan bakarra prestatzen dugu urtean, eta, urten zehar, obra hori hainbat tokitan antzezten dugu.

Zer da antzeztetik gehien erakartzen zaituena?
Justu antzeztera atera aurreko , sentsazio hori. Arratsaldeko entseguan lasai-lasai egoten naiz, baina juxtu eskenatokira ateratzear nagoenean tentsio puntu bat senitzen dut, eta gogo handia ere bai; oso sentsazio ona da. Gainera, eskenatokian beldur guztiak ahazten ditut, eta erabat sartzen naiz antzezten dudan pertsonaian.

Zein genero duzu gustukoen?
Orain arte komediak baino ez ditut egin, drama ukitua izan du baten batek, baina, ez dut lan erabat dramatikorik egin. Oso gustura aritu naiz, jendeari on-do pasarazten baitiogu; dena den, gogo handia dut lan dramatiko batean parte hartzeko.

Aktore profesional izan nahi duzu edo zaletsun moduan planteatu duzu?
Etorkizunean antzerkiarekin zerikusia duen goi mailako gradu bat egin nahi dut. Nire ametsa aktore izatea da, bizitza guztia pasako nuke honetan. Aurten, adibidez, unibertsitateko zenbait lagunek film labur bat egin nahi zuten, eta zuzendari aritu naiz lan horretan. Filma Krauxk da, aurreritziak haustearen ingurukoa. Gozatu egiten dut honetan, zaletasun hutsa baino askoz gehiago da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>