Zegamarrak Arantzazun 1959an

Zegamarrak_Arantzazun_1959Arantzazura erromes joateko ohitura 1469an hasi zen Zegaman eta inguruko herrietan, Arantzazuko Ama Birjina agertu zenean. Orduz geroztik ohitura bihurtu da erromesaldia. Urte batzuetan debekatuta ere egon zen erromesaldia. Izaan ere, 1590ean Konstituzio Sinodalek modu honetako erromesaldi luzeak debekatu zituen, baina, 1602an Fray Mateo Burgos Iruñako frantziskotar gotzainak zegamarrei baimena eman zien Arantzazura erromes joan ahal izateko.

Bertako argudioa ondorengoa izan zen: «Zegamarrak gainerantzekoek baino debozio biziagoa diotela Arantzazuko Amari».

Erromesaldia Pentekoste Pazkoatan egiten da, eta aurten ere halaxe egin dute askok, aurreko igande goizean abiatuta. Han harrera egin eta bertan lo eginda, astelehen arratsaldean itzuli ziren, atzera oinez (edo autobusez), Zegamara.

Arratsaldean, Zegamara iritsitakoan, San Bartolome baseliza inguruan gozokiak bota zituzten eta Ama Birjinarekin prozesioa egiten zuten elizara, eta han meza izaten dute.
Azken urteetan, iluntzean, Kasino elkarteak antolatzen duen idazlan lehiaketako sari banaketa egiten dute. Egun handia izaten da zegamarrentzat, eta eskolako haurrek ere jai izaten dituzte astelehena eta asteartea.

Irudiko argazkia 1959ko erromesaldiko irudia da, eta Arantzazuko santutegiko eskaileretan dago aterata. Oraindik ere, leku beretsuan ateratzen dute zegamarrek argazkia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>