Mosaikoa hasteko

gure esku dago mosaikoa_TXIKIAGure Esku Dago egitasmoak bihar egingo du ikasturteko lehenengo ekitaldi irekia, Donostian. Bost mila lagun elkartu, eta giza-irudi edo mosaiko erraldoia sortu nahi du. Zurriola hondartzan izango da, bihar 11:00etan.

Kurtsoari irailaren hasieran ekin zion Gure Esku Dagok (GED), Irungo Ficoba erakustazokan batzar nagusia eginda. Publikoki, biharkoa izango da urteko egitarauaren abiaburua. «Kataluniako galdeketaren bezperan, eta Eskoziako erreferenduma pasatuta, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko da mosaikoa. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko», azaldu du GEDk.

Mosaikoan parte hartzeko, aurrez izena emanda egotea ezinbestekoa da. Txartel bat norbere datuekin bete, eta 5 euro ordaindu behar zen (ordaindu ezin duenarentzat ez da muga parte hartu gabe geratzeko). Herrika antolatu dute izen-ematea, udalerri bakoitzerako gutxieneko kopurua izendatuta. Goierriri dagokionez, guztira 500 lagun joateko beharra dago, gutxienez.

Bakoitzak ordaindutako 5 euroak ekitaldiaren gastuen zati bat finantzatzeko erabiliko da, GEDk aurreratu duenez. «Gure Esku Dago dinamika herritarra izaki, egiten ditugun egitasmoak finantzatu beharra daukagu». Zurriolara izen-emate txartela eramatea nahitaezkoa izango da.

Petoa eta aterkia
Bi materialekin egingo dituzte mosaikoko irudiak: koloretako petoa eta aterkia. «Eta, noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara, herritarrak». Gauzak norberarentzat dira.

Aurrez diseinatutako irudi batzuk sortuko dituzte, mosaikoaren garaian. «Horrela ahaleginduko gara geure lanari merezitako bultzada ematen», diote antolatzaileek. Edonork parte har dezake, eta dantza egin beharrik ez dela izango aurreratu dute.

Iruzkinak (1)

  1. […] Mosaikoa hasteko […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>