Geldialdi bat Sasieta egokitzeko

Sasieta zabortegia lehen.

Sasieta zabortegia lehen.

1991ko martxoaren 5etik ari dira goierritarrak Beasaingo Sasieta zabortegia betetzen. Geldialdi tekniko bat egin eta egokitze lanak egiteko, denboraldi baterako itxiko dute, bihar.

Sasieta ireki aurretik, Goierrin bost edo sei zabortegi txiki zeuden han-hemen, baina ez ziren kontrolatuak. Garai hartan baino askoz ere zabor gehiago sortzen dugu egun, krisialdi garaian pixka bat gutxiago sortzen badugu ere. Baina, birziklapenari esker, zabortegira, sortzen den zaborraren zati bat soilik iristen da, egun.

Sasieta zabortegia orain.

Sasieta zabortegia orain.

Geldialdi tarte horretan, Azpeitiako Lapatx zabortegira eramango dituzte hemengo zaborrak, baina, Sasieta Mankomunitateak lanean jarraituko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>