Kaliatearen aldeko apustua

Joxe Jabier Basurto, txakurrarekin, artaldea atzean duela. / Maialen Igartua

Joxe Jabier Basurto, txakurrarekin, artaldea atzean duela. / Maialen Igartua

Joxe Jabier Basurto artzainak modu ekologikoan hazten ditu arkumeak Segura eta Idiazabalgo larreetan.

Lurraren oreka, baserritarren etorkizuna eta kontsumitzaileen osasuna. Horiek dira abeltzaintza ekologikoaren hiru ardatzak Biolur elkartearen arabera. Eta, hain zuzen, hiru helburu horiek buruan zituela hasi zen abeltzantza ekologikoan Joxe Jabier Basurto segurarra, duela lau urte. Hiruzpalau behiez gain, berrogei bat ardi ditu Basurtok, eta modu ekologikoan hazten ditu Segura eta Idiazabalgo larreetan. Modu horretan hazitako arkumeak saltzen ditu gero.

Hainbat puntutan oinarritzen da artzantza ekologikoa. Batetik, elikadura zaindu behar da. «Kontuan izan behar da ardiak belarjaleak direla, beraz, pentsua noizbehinka baino ez diet ematen, erditzeko daudenean eta halakoetan», azaldu du Basurtok. Gainontzean, baserri inguruko larreetan eta mendian aurkitzen dituzte ardiek beharrezko elikagaiak. Hau da, lurrak eskaintzen dizkien baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen dira. Pentsua ematen dienean, berriz, transgenikorik, pestizidarik eta hormonarik gabea izaten da.

Bestalde, lurraren oreka eta bioaniztasuna zaintzen ere saiatzen da artzantza ekologikoa. «Azken finean, lurrari lotuta dagoena da artzantza ekologikoa», esan du Basurtok. Esaterako, larreetan ez dute ongarri kimikorik botatzen. Horren ordez, ongarri naturalak erabiltzen dituzte, esaterako, simaurra. Eta hori ere neurrian, lurra ez erretzeko.

Ziklo naturala jarraituz

Bestalde, ardiaren ziklo naturala errespetatzen du artzantza ekologikoak. Esaterako, erditzeko garaia. «Ardiek, basoko beste animalia gehienek bezala, neguaren amaiera inguruan erditzen dute, hori da beraien ziklo naturala», azaldu du Basurtok. Eta badu arrazoi logiko bat ziklo horrek: udaberri atarian erdituta, larreetan nahiko jan izango dute arkumeek, baita ardiek ere, nahikoa esne produzitzeko.

Gaur egun, ordea, esplotazio handietan bizkortu egiten da ardiaren erditzeko zikloa, pentsu gehiago emanda, eta batzuetan intseminazio artifizialaren bidez. Gabonetarako erdi dezaten saiatzen dira, garai horretan arkumeen prezioak gora egiten duelako. Erditzea Ganbonetara aurreratuz gero, ordea, pentsua eman behar izaten zaie ardiei larretako janaren faltan. «Ziklo naturala errespetatuz gero, berriz, jan gehien dagoen unean jaiotzen dira arkumeak, eta hobeto aprobetxatzen da kanpoko jana.

Basurtoren esanetan, modu ekologikoan hazitako arkumeek mineral, omega 3 eta bitamina gehiago izaten dute. Batetik, arkume horiek jaten dutenak ere nutriente gehiago dituelako. Bestetik, bere erritmo naturalean hazten uzten dietelako, ezer behartu gabe. «Poliki hazitako arkumeak, bere zikloa betez, kalitate hobea izaten du». Erosleek ere nabari omen dute aldea. «Ondoren digestioa ere ariangoa izaten esan izan didate erosleek».

Abeltzantza ekologikoa baserriak mantentzeko modu bat dela uste du Basurtok. «Gu ekoizle handiekin ezin gara lehiatu kantitatean edo prezioan, baina bai kalitatean, eta guk kalitatea eskaintzen du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>